🎉 24. Azpeitiko Sansilbestrie – Urte amaierako festarik mundialena! 🏃♀️🏃♂️
Azpeitiko Sansilbestrie urtez urte bereziagoa bihurtzen ari da, eta dagoeneko urteari amaiera emateko topaketa paregabea da.
Aurten ere, gure leloarekin gatoz: “Ondo bukau eta hobeto hasi!”
Eta nola ez, ametsak betetzeko gonbita luzatzen diegu parte-hartzaile guztiei.
2026ari gogo, energia eta irribarrez ekiteko, hemen da Sansilbestrie!
🤝 ANTOLAKUNTZA LAGUN IZAN ZAITEZ! 🎽
Sansilbestreren bihotza parte-hartzaileek osatzen dute... eta baita laguntzaileek ere!
Aurten, 25 pertsonarentzako izen-emate berezia zabaldu dugu:
👉 Doan parte hartzeko aukera, baldin eta amaieran antolakuntzako kideei 30 minutuz laguntzeko prest bazaude.
Zer jasoko duzu?
✅ Lasterketako dortsala DOAN
✅ Sansilbestreko kamiseta
✅ Antolakuntza xira (identifikatzeko)
✅ Eta batez ere... elkarrekin amaiera borobiltzeko aukera 🎉
Zer egin behar duzu?
🏁 Lasterketa bukatutakoan, beste 24 lagunekin batera:
🛠️ 30 minutuko laguntza eman antolakuntzako kideei,
📦 Azken muntaiak jasotzeko eta dena bere tokira bueltatzeko.
Elkarrekin dena errazago baita! ✨
Parte hartu, goza eta amaiera borobila egin elkarlanean!
📌 Plaza mugatuak (25 soilik).
Izen-ematea zabaltzean, bidali email bat, azpeitikoss@gmail.com helbidera.
Lehen 25 emailak izengo dute lehentasuna!
Zure parte-hartzeak Sansilbestrea handiago eta hobeago egingo du! 💛
🌟 Aitorpen bat gure kulturaren alde!
Aurten Erniarraitz Bertsozale Elkartea izango da gure omendua, bere 25. urteurrena ospatzen duen honetan.
Sansilbestrieko ibilbidea kultur ibilbide bihurtuko dugu, eta horretarako:
🎙️ 6 Km / 6 Esaldi / 6 Irudi / 6 Bertso
Azpeitiko Sansilbestrean bertsoa, hitza eta irudia izango dira bidelagun, eta Erniarraitz elkartearen ekarpen oparoa eta sustrai sendoak ospatuko ditugu.
25. urteurreneko sari berezia gure kultur eragile eder honentzat!
🟢 LASTERKETA MOTZA – 3 km
🎯 12 urtetik gorako gazte eta helduentzat.
🏁 Lehen kilometroa kontrolatua izango da.
👟 Korrika, lagun artean eta giro ezin hobean bukatzeko aukera bikaina!
🎽 200 dortsal eskuragarri.
🔵 SANSILBESTRIE NAGUSIA – 6 km
⏰ Hasiera: 12:00etan.
🗺️ Ibilbidea iazkoa bezain dinamikoa izango da: hasiera zabalagoa eta ondoren ibilbide lineala.
🎉 Festa eta kirola eskutik helduta: helmugan umore ona, jai giroa, pintxoak eta edariak.
✨ Eta bidean, bertso eta irudi bidezko ibilbide kulturala.
🎽 1.200 dortsal eskuragarri.
🎟️ DORTSALAK ETA TXIPA
🧷 Txipa dortsalean integratuta.
📍 Jaso Aitzaki Kirolak edo Plaza Berri Sporten (Azpeitian):
📅 Abenduaren 22tik 29ra
🏁 Beste guztientzat: Abenduaren 30ean eta 31n Azoka Plazan.
👕 Kamiseta aukeratzeko aukera
Aurten, zure San Silbestre esperientzia are pertsonalizatuagoa izan dadin, izen-ematean kamiseta mota hautatzeko aukera izango duzu:
-
❌ Kamisetarik gabe
-
👕 Mahuka motzeko kamiseta
-
🎽 Tirantedun kamiseta (running estilokoa)
Aukeratu zure lasterketarako egokiena den jantzia eta gozatu urte amaierako giroaz eroso eta estiloz!
Ez ahaztu, kamiseta kopurua mugatua izango da; aukeratutako modeloa izen-ematearen arabera esleitzen da.
🎗️ Elkartasunaren urratsa: lagundu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteari
Aurten ere, San Silbestrea elkartasunez jantziko dugu.
AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdian egin genuen bezala, oraingoan ere Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteari babesa emateko aukera zabaldu dugu.
🤝 Izen-ematearekin batera, formularioan atal bat topatuko duzu zure borondatezko dohaintza egiteko.
Ekarpen txiki bakoitzak bide luze bati egiten dio ekarpena — minbizia pairatzen dutenen eta haien senideen eguneroko borrokari arnasa emanez.
💛 Zure kilometroek ez dute soilik helmuga bat izango, itxaropenerako bidea ere izango dira.
Eskerrik asko bihotzez, zure konpromisoagatik eta elkartasunarengatik.
🚿 DUTXAK ETA KONTSIGNA
🚿 Izarraitz pilotalekuan: irteeratik 100 metrora.
🧳 Arropa uzteko kontsigna zerbitzua ere bertan izango da.
🎊 Zatoz, lasterka eta irribarrez ospatzera urte amaiera!
Ez da lasterketa soil bat. Kultur adierazpen, elkartasun eta jai giroaren topagune da Sansilbestrie.
Azpeitiko kaleetan elkartuko gara, hitzaren eta bihotzaren bidez elkarturik.