Información - 24. AZPEITIKO SANSILBESTRIE

🎉 24. Azpeitiko Sansilbestrie – Urte amaierako festarik mundialena! 🏃‍♀️🏃‍♂️

Azpeitiko Sansilbestrie urtez urte bereziagoa bihurtzen ari da, eta dagoeneko urteari amaiera emateko topaketa paregabea da.
Aurten ere,  gure leloarekin gatoz: “Ondo bukau eta hobeto hasi!
Eta nola ez, ametsak betetzeko gonbita luzatzen diegu parte-hartzaile guztiei.
2026ari gogo, energia eta irribarrez ekiteko, hemen da Sansilbestrie!

🤝 ANTOLAKUNTZA LAGUN IZAN ZAITEZ! 🎽

Sansilbestreren bihotza parte-hartzaileek osatzen dute... eta baita laguntzaileek ere!
Aurten, 25 pertsonarentzako izen-emate berezia zabaldu dugu:
👉 Doan parte hartzeko aukera, baldin eta amaieran antolakuntzako kideei 30 minutuz laguntzeko prest bazaude.


Zer jasoko duzu?

Lasterketako dortsala DOAN
Sansilbestreko kamiseta
Antolakuntza xira (identifikatzeko)
✅ Eta batez ere... elkarrekin amaiera borobiltzeko aukera 🎉


Zer egin behar duzu?

🏁 Lasterketa bukatutakoan, beste 24 lagunekin batera:
🛠️ 30 minutuko laguntza eman antolakuntzako kideei,
📦 Azken muntaiak jasotzeko eta dena bere tokira bueltatzeko.

Elkarrekin dena errazago baita! ✨
Parte hartu, goza eta amaiera borobila egin elkarlanean!


📌 Plaza mugatuak (25 soilik).
Izen-ematea zabaltzean, bidali email bat, azpeitikoss@gmail.com helbidera.

 Lehen 25 emailak izengo dute lehentasuna!

Zure parte-hartzeak Sansilbestrea handiago eta hobeago egingo du! 💛

🌟 Aitorpen bat gure kulturaren alde!

Aurten Erniarraitz Bertsozale Elkartea izango da gure omendua, bere 25. urteurrena ospatzen duen honetan.
Sansilbestrieko ibilbidea kultur ibilbide bihurtuko dugu, eta horretarako:

🎙️ 6 Km / 6 Esaldi / 6 Irudi / 6 Bertso

Azpeitiko Sansilbestrean bertsoa, hitza eta irudia izango dira bidelagun, eta Erniarraitz elkartearen ekarpen oparoa eta sustrai sendoak ospatuko ditugu.
25. urteurreneko sari berezia gure kultur eragile eder honentzat!

🟢 LASTERKETA MOTZA – 3 km

🎯 12 urtetik gorako gazte eta helduentzat.

🏁 Lehen kilometroa kontrolatua izango da.

👟 Korrika, lagun artean eta giro ezin hobean bukatzeko aukera bikaina!

🎽 200 dortsal eskuragarri.

🔵 SANSILBESTRIE NAGUSIA – 6 km

Hasiera: 12:00etan.

🗺️ Ibilbidea iazkoa bezain dinamikoa izango da: hasiera zabalagoa eta ondoren ibilbide lineala.

🎉 Festa eta kirola eskutik helduta: helmugan umore ona, jai giroa, pintxoak eta edariak.

Eta bidean, bertso eta irudi bidezko ibilbide kulturala.

🎽 1.200 dortsal eskuragarri.

🎟️ DORTSALAK ETA TXIPA

🧷 Txipa dortsalean integratuta.

📍 Jaso Aitzaki Kirolak edo Plaza Berri Sporten (Azpeitian):

📅 Abenduaren 22tik 29ra

🏁 Beste guztientzat: Abenduaren 30ean eta 31n Azoka Plazan.

👕 Kamiseta aukeratzeko aukera

Aurten, zure San Silbestre esperientzia are pertsonalizatuagoa izan dadin, izen-ematean kamiseta mota hautatzeko aukera izango duzu:

  • Kamisetarik gabe

  • 👕 Mahuka motzeko kamiseta

  • 🎽 Tirantedun kamiseta (running estilokoa)

Aukeratu zure lasterketarako egokiena den jantzia eta gozatu urte amaierako giroaz eroso eta estiloz!
Ez ahaztu, kamiseta kopurua mugatua izango da; aukeratutako modeloa izen-ematearen arabera esleitzen da.

🎗️ Elkartasunaren urratsa: lagundu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteari

Aurten ere, San Silbestrea elkartasunez jantziko dugu.
AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdian egin genuen bezala, oraingoan ere Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteari babesa emateko aukera zabaldu dugu.

🤝 Izen-ematearekin batera, formularioan atal bat topatuko duzu zure borondatezko dohaintza egiteko.
Ekarpen txiki bakoitzak bide luze bati egiten dio ekarpena — minbizia pairatzen dutenen eta haien senideen eguneroko borrokari arnasa emanez.

💛 Zure kilometroek ez dute soilik helmuga bat izango, itxaropenerako bidea ere izango dira.

Eskerrik asko bihotzez, zure konpromisoagatik eta elkartasunarengatik.

🚿 DUTXAK ETA KONTSIGNA

🚿 Izarraitz pilotalekuan: irteeratik 100 metrora.

🧳 Arropa uzteko kontsigna zerbitzua ere bertan izango da.

🎊 Zatoz, lasterka eta irribarrez ospatzera urte amaiera!

Ez da lasterketa soil bat. Kultur adierazpen, elkartasun eta jai giroaren topagune da Sansilbestrie.
Azpeitiko kaleetan elkartuko gara, hitzaren eta bihotzaren bidez elkarturik.