Informazioa - MONDRAN BIKE 2025 ARRASATEKO MTB MARTXA

Mondran Bike mendi bizikleta martxa bat da. Honek esan nahi du ez dela lehiaketa bat izango eta ez dela denborarik hartuko.

 

Irteera Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta plazatik (Garibai Hiribidea) izango da 2025ko ekainaren 14an,  goizeko 9:00tan.

 

Bi ibilbide izan ditu, gogortasun eta zailtasun ezberdinekin.

  • Luzea: 42km eta 1600m ko desnibel positiboa
  • Motza: 36km eta 1000m ko desnibel positiboa

 

Ibilbidea edozein delarik, berau burutzeko ordu muga egongo da, eguerdiko 14:00ak arte hain zuzen ere. Ordu horretatik aurrera antolakuntza ez da ezertaz kargu egiten.

 

Ibilbideko markajea minimoa izango da, GPS a eramatea derrigorrezkoa izango delarik (track a emailez bidaliko da ekainaren 13 ean ).

 

Ibilbidean zehar anoa postua egongo da eta bukaeran bizikletak garbitzeko mangera, dutxak eta luntxa egongo da.

 

Izen emate plazak agortzen ez badira, egunean bertan izen ematea onartuko da (25€).