Información - KARAKATEKO IGOERA 2026

2026ko Karakateko Azaroak 14an ospatuko den lasterketa herrikoia da. Hona hemen informaziorik garrantzitsuena:

1. EGUNA ETA LEKUA

2026ko Azaroak 14an. Plaza haundiko (kalegoen plaza) frontoiko frontisetik abiatuko da goizeko 11:00etan.

2. IBILBIDEA

Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du. Beti ere baserritarren atezareak eta itxiturak errespetatuz.

Ohiko ibilbideak 4 km inguruko luzera eta 650 metro inguruko gorako desnibel positiboa du.
  
3. IZEN EMATEA ETA PREZIOAK

Izen ematea Kirolprobak-etik egin ahalko da Azaroak 11rarte hurrengo estekan: 

https://inscripcion.kirolprobak.com/inscripcion/karakateko-igoera/

Prezioa:
• Bazkideak: 5€
• Ez bazkideak: 10€
• Bazkaria: 10€

Egunean bertan izen emateko aukera egongo da 9:00 eta 10:00ak artean irteera gunean (kalegoen plaza). Goiko prezioei 5€ gehiago gehitu beharko zaie partehartzeagaitik.

Partehartzea 125 pertsonara mugatuko da.

4. LOGISTIKA

Dortsala egunean bertan jasoko da 9:00etatik 10:00etara irteera gunean.

Partehartzaileek aldatzeko arropa irteera puntuan egongo den furgoneta baten utzi ahalko dute, gero helmugan aldatu ahal izateko.

Dutxatzeko aukera ere egongo da Mintxetako kirol guneko aldagelatan.

5. SAILKAPENAK ETA SARIAK

Sailkapenei dagokionez, denborak eskuz hartuko ditu antolakuntzak.  Parte hartzaile bakoitzak puntu geodesiko ikutzen duen arte ez da bere denbora hartuko.

Partehartzaile guztiek oparia izango dute Lizagasar Sagartokixaren eskutik.

Honako sariak banatuko dira:
• 1en sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta + Lizagasar sagardo botila 
• 1en emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta + Lizagasar sagardo botila
• 1en mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta + Lizagasar sagardo botila
• 1en emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta + Lizagasar sagardo botila
• Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta + Lizagasar sagardo botila
• Lehen sailkatuaren denbora bikoizten duenari (denborara gehien hurbiltzen dena, pasatu gabe): Mauxitxa gazta + Lizagasar sagardo botila

6. ARAUDIA

Karaketeko igoeran izena emango duten korrikalariek lasterketaren arautegia errespetatu beharko dute.

Dortsala hartzen duten momentuan hau eskuratuko dute: proban parte hartzeko eskubidea, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.

Dortsala norberarena eta transferiezina izango da. 

Korrikalariak izena ematerako orduan NAN zenbakia eta mobil zenbaki bat eman beharko du kontakturako.

Dorsalarekin batera antolakuntzaren kontaktu zenbaki bat emango da. Korrikalariren batek, igoeran zehar lasterketa usten badu, ahal den azkarren antolakuntzak emandako telefonoan abisatu beharko du.

Proban parte hartzeko FEDERATUTA EGOTEA GOMENDATZEN DA. EZ FEDERATUTAKO parte hartzaileak bere ardurapean parte hartuko dute. 

Morkaiko MEak ez du partaide hauen inolako gastu mediko edo erreklamazioren ardura hartuko proban zehar gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrengatik. 

Partehartzaileren batek hirugarren bati sor diezaiokeen kalteen ardura, parte hartzailearena izango da.
 
Era berean 18 urte azpiko parte hartzaileak bere gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko du izena emateko. 

7. OSASUN-LAGUNTZA

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak izango ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.