Informazioa - IX. ANTZUOLAKO 8 MILIAK

Informazioa - IX. ANTZUOLAKO 8 MILIAK

Lasterketa hau Antzuola bezalako herri txiki bat ezagutzera eman, eta bertako biztanleak parte hartzera animatuz, kirola egitera animatzeko aitzakiarekin sortu zen.

-COVID: Antolakuntzak momentuan dauden Covid arauak betearaziko dizkio
lasterkari orori. Eguna gerturatu ahala bete beharreko arauak helaraziko dira. Hauek ez
betetzeak, lasterkaria kanporatzea ekarriko du.

-Antzuolako 8 Miliak-en IX. edizio hau, 2022-ko Otsailaren 20an ospatuko
da, irteera goizeko 10:30tan izango delarik.

-Lasterketak 13,83 kilometroko distantzia izango du eta 836m-ko desnibel positiboa.

-16 eta 17 urteko lasterkariek, izena ematerako orduan, gurasoen baimen orria bete eta
antzuolako8m@gmail.com e-postara bidali beharko dute.

-2 hornidura postu atonduko dira helmugakoaz gain, 4,8km eta 9. kilometroetan hurrenez
hurren. Bertan, besteak beste edatekoa eta jatekoa eskainiko zaie lasterkariei.

-Dortsalak, lasterketako egunean bertan, hau da, Otsailaren
20an, irteera puntuan banatuko dira (Herriko plazan). Goizeko 8:45-etan hasi eta 10:00-ak
bitartean.

-ZABORRAK, HORNIDURA GUNEETATIK KANPORA BOTATZEA ERABAT DEBEKATUTA
EGONGO DA. Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro, probatik kanpora utzi
ahal izango da.