Irteera lekua: Abadiño - Zelaieta, Santrokaz enparantza (udaletxeko pareko plaza)
Helmuga: Abadiño - Zelaieta, Txanporta plaza.
Irteera ordua: 08:30
Helguma itxiera ordua: 13:30
Parte hartzaile gehienezko kourua: 300 txirrindulari.
Gutxieneko adina: 16 urte
Martxa Laburra - 81 Km
08:30 Irteera. Trabakuako gaina arte neutralizatua.
10:20 Ermua (San Lorentzo). San Lorentzoko pasabidea 10:45ean irekiko da.
13:30 Abadiño - Zelaieta. Helmugaratzeko gehienezko ordua.
Bideak honako gune eta herri hauek zeharkatuko ditu: Abadiño, Apata, Elorrio, Berriz, Trabakua, Iruzubieta, Markina, Etxebarria, Ixua, Eibar, Ermua (San Lorentzo), Aixola, Elgeta, Kanpazar, Elorrio, Apata, Axpe, eta Zelaieta (Helmuga). Ondoren ibilbidea: (aurreko urteko ibilbide berdina denez, agian 2025 urteko erreferentziaren bat aurkitu dezakezu)
Martxa Luzea - 105Km
- 08:30 Irteera. Trabakua gaineraino neutralizatuta.
- 10:20 Ermua (San Lorentzo). San Lorentzoko pasabidea 10:45etan irekiko da.
- 11:15 Kanpazar gaina.
- 12:15 Abadiño
- 12:25 Garai
- 12:40 Goiuria
- 13:00 Tabira (Durango). 13:00tatik Aurrera, txirrindulariak zuzenean Abadiñoko bidea hartu beharko dute, Larringan auzotik igarotzeko aukera baztertuz.
- 14:30 Abadiño ‐ Zelaieta. Helmuga itxiera.
Bideak honako gune eta herri hauek zeharkatuko ditu: Abadiño, Apata, Elorrio, Berriz, Trabakua, Iruzubieta, Markina, Etxebarria, Ixua, Eibar, Ermua (San Lorentzo), Aixola, Elgeta, Kanpazar, Elorrio, Apata, Axpe, Zelaieta, Garai, Goiuria, Durango, Larringan (Abadiño) eta Zelaieta (Helmuga).
Partaideei oparia:
Proban parte hartzen duzuenok, haizetzeko punpa bat jasoko duzue oparitan

Anoa guneak:
- Ermuako San Lorentzo Eskola
Bazkaria:
13:30etatik aurrera Abadiñoko, Zelaieta auzoko frontoian. 15:30etatik aurrera ez da bazkaririk emango.
Menua hauxe:
- Entsalada
- Okel gisatua
- Postrea
Zuekin datorren pertsonaren batentzat bazkari sarrera bat nahi baduzue, izen-emate formularioan erosi ditzakezu 15 euroren truke. Gehienez 5 ticket erosi ditzake partaide bakoitzak.
Inork intolerantzia edo aukera begetarianoa nahiago badu, bazkarian izena eman ondoren, idatzi diezagula gure email helbidera: ganbarrutxirrindularielkartie@gmail.com