Información  - GORLARA III  IGOERA ZIKLOTURISTA, PELLO GARITANO OROIGARRIA

Información - GORLARA III IGOERA ZIKLOTURISTA, PELLO GARITANO OROIGARRIA

Pello Garitanok ziklismoan egindako lanari aitortza egin nahi diogu Lokatza ZEtik. Horretarako dago zikloturista froga hau. Ibilbidea motza baina aldapatsua izango da, izan ere, San Martin plazatik hasi eta Bidekurutzetan San Pedro kalea zuzen hartuta Burdiñateruntz joko du tropelak. Handik Gorlara dena aldapa gora izango da. Izaera herrikoiak tartea izango du, nola ez, Pelloren izaera herrikoa izan baita beti. Hori dela eta banaka izen emateaz gain, kuadrillaka izena emateko aukera ere egongo da (lau-hiruko kuadrilak). Mozorroek ere frogan presentzia izatea eskertuko genuke, Pellori asko gustatzen baitzitzaion mozorrotzea.

Izen ematea otsailaren 28an zabalduko da eta maiatzaren 10 arte egongo da aukera. Federatuek 8 euro ordaindu beharko dituzte eta ez federatuek 12 euro. www.kirolprobak.com webgunean izango da izen emateko lekua.

Babesle nagusi moduan Bergarako Udala dago eta herriko hainbat kolaboratzaile izango ditugu. Aipagarria eta eskertzekoa da izan dugun erantzuna. Hemendik aurrera jendea animatzea besterik ez da gelditzen.