Morkaiko Mendizale Taldeak Elgoibarren egingo den MTB martxa antolatuko du. Elgoibar inguruetan mendi bizikletaz gozatzeko aukera egongo da lasterketa ez konpetitibo baten bitartez. Jarraian martxa honen informaziorik garrantzitsuena:
- EGUNA ETA LEKUA
Eguna: 2026ko Irailak 19an.
Ordua: 9.00 a.m.
Irteera eta helmuga: Elgoibar. Mintxetako Kirol Gunea. Hemen google mapseko linka: https://maps.app.goo.gl/WibJvomjbgsqNKcx9
- IBILBIDEA
3 ibilbide aukera egongo dira:
Martxa “Txiki”: Ibilbide hau hasiberri eta haurrentzako dago pentsatuta. Familian parte hartzeko ere aukera egokia da. 6km eta 250m desnibel inguru izango ditu. Urruzuno bailaratik izango da ibilbidearen zatirik gehiena. Laister track-a eskuragarri.
Martxa motza: 22km eta 950m inguruko desnibela. Elgoibar, San Lorentzo, Azkarate, Irukurutzeta, Karakate, Elgoibar. Laister track-a eskuragarri.
Martxa luzea: 32km eta 1500m inguruko desnibela. Elgoibar, San Lorentzo, Azkarate, Irukurutzeta, Elosumendi, kurutzebakar, Karakate, Elgoibar. Laister track-a eskuragarri.
- PARTE-HARTZEA
- 18 urte azpiko parte hartzaileak bere gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko du izena emateko. ADINGABEEN BAIMEN EREDUA
- IZEN EMATEA
Izen ematea kirolprobak bitartez egingo da ondorengo estekan:
https://inscripcion.kirolprobak.com/inscripcion/elgoibarko-i-mtb-martxa/
5. OPARIAK
Ez da sailkapenik egongo baina partehartzaileen artean opariak banatuko dira.