Inskripzio prozezua

INSKRIPZIOAREKIN ARAZORIK?
  • The registration period to 22. AZPEITIKO SANSILBESTRIE will end on Friday, December 29, 2023 23:59h.
  • Maximum registration number: 1300
  • Confirmed registrations: 905
  • Payment pending registrations: 0
procesando
Antolakuntzaren oharrak

DATA ETA ORDUA

Urtero legez, eta 22. urtez, Azpeitiko kaleetan zehar Sansilbestrie izango dugu. Azpeitiko plazatik hasi eta bertan amaituko dira probak. Aurten ibilbide aldaketa egongo da, beraz adi, ibilbide berriari.

LASTERKETA IREKIA: 11:30

Lasterketa Irekia Txolarte elkartekoekin elkarlanean antolatzen dugu, eta helburua inklusioaren aldeko lasterkalditxo bat egitea da, denok elkarrekin eta jai giroan. Lasterketa Irekiak ez du sailkapenik izango, ez eta izen ematerik. Aukera bikaina iruditzen zaigu, besteak beste, haurrek beren gurasoekin parte har dezaten edo inoiz korrika egin ez duenak proba dezan. 500 metroko jai bat izatea nahi dugu, denok elkarrekin korrika eginez goza dezagun. Ahalik eta babes zabalena lortzea ederra izango litzateke gure hondar aletxoa gehitzeko inklusioaren alde; beraz, denok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera.

LASTERKETA HERRIKOIA: 12:00

DORTSALAK ETA TXIPA

Txipa dortsalean izango duzue; beraz, ez duzue arduratu behar txiparekin. Dortsalak lasterketa egunean eta aurreko egunean banatuko dira Azpeitiko Azoka Plazan: Abenduak 30, larunbata, 17:00 - 20:00

Abenduak 31, igandea: 10:00etan hasi eta proba hasi baino orduerdi lehenago arte.

Aurten, 800 dortsal izango ditugu, ez litzateke aurreneko aldia izango dortsalak agortzen direna; ondorioz, ez egon azken unera arte izen emateko zain.

DUTXAK ETA KONSIGNAK

Dutxak Izarraitz pilotalekuan izango dira, irteera gunetik 100 metrora. Arropak uzteko aukera ere bertan izango duzue.

IZEN EMATEAK

Aurten ere izen emateak web honen bidez egin ahalko dira, kirolprobak.com, hain zuzen 10€ ordainduta. Internet bidezko izan ematea abenduaren 29an itxiko da!!!!

Izena emateko beste aukerak abenduaren 30ean eta lasterketa egunean izango dira, Azpeitiko berdura plazan. Bertan, ostiralean, arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara eta, larunbatean, 10:00 hasi eta 11:30ak arte eman ahal izango da izena. Bi kasuetan, 15€ ordaindu beharko da parte hartu ahal izateko.

Haurrek 2009tik aurrera jaiotakoak badira, Lasterketa Irekian har dezakete parte; Aldiz, hortik atzerakoek gainerakoekin batera irten ahal dute Lasterketa Herrikoian.

SARIAK ETA ZOZKETAK

Urtero modura, maila desberdinetako irabazleentzat sariak banatuko ditugu, eta, parte hartzaile ororen artean, zozketa ugari egingo ditugu. Gure nahia etxera esku hutsik inor ez joatea da!

ARAUDIA

Izana ematen duen orok araudia onartzen du; beraz, bertan, agertzen diren xehetasunen berri izatea aholakotzen da.

IBILBIDEA

Azpeitiko plaza nagusian izango da irteera eta amaiera.

Herri inguruan dagoen zirkutiuari bi itzui eman behar zaizkio.

Guztira 6km osatu behar dira lasrteka amaitzeko.

ANOA

Helugara iristean, parte hartzaile bakoitzari bere poltsa banatuko zaio. Helmuga gunean, Ura, Kaiku produktuak, hainbat edari zein pintxo bana emango zaie partehartzaileei.

Posibilitate bat aukeratu
Taldearen datuak

Validación ITRA
= beharrezko atalak
Kudeaketaren gastuak:
Inskripzio prezioa:
Inkripzioaren prezio osoa:
Kreditu edo zor txartela

Kreditu edo zor txartela
(Kudeaketa gastuak kontutan harturik)