Informazioa - 22. AZPEITIKO SANSILBESTRIE

22. Azpeitiko Sansilbestrie

Lasteketa bat baina zerbait gehiago bihurtu da Azpeitiko Sansilbestrie. Pasa dan urtean esan bezala, ondo amaitu eta hobeto asteko askorekin jarraituko dugu. Urte oso bat dugu gure ametsak betetzeko. aurretik dugun urte honetan, zuen ametsak egi bihur daitezela opa nahi dizuegu.

 

LASTERKETA IREKIA: 11:00

Lasterketa irekiak ez du sailkapenik izango, ez eta izen ematerik. Inklusioaren aldeko korrika saioa izango da, eta aukera bikaina iruditzen zaigu, besteak beste, haurrek beren gurasoekin parte hartzeko, korrika inoiz egin ez duen jendea une batez hartan aritzeko eta inklusioaren aldeko aldarri honetan norbere aletxoa jartzeko. 300 metroko jai bat izatea nahi dugu, denok elkarrekin korrika eginez gozatzeko Azpeitiko alde zaharreko kaleetan barrena. Lasaterketa hau zabaltzen TXITA SOUND SISTEM bizikleta joango da lasterketa irekiz eta kaleak musika doinuez animatuz.

AS Lasterketa motza (Berrikuntza). 3Km

12 urtetik aurrera korrika egin nahi dutenek ere urte amaiera modu berean agurtzeko (lasterketa nagusia 14 urtetik aurrera da). Lasterketa motz honetan, gaztetxoak aparte, helduek ere parte hartu ahal izango dute, lagun edo famili artean korrika egiteko. Lehen km kontrolatua izango da.

22.AZPEITIKO SANSILBESTRIE: 12:00 (Ibilbide berria)

6km dituen proba izango da. 2022ko ibilbidea zertxoait aldatuz, doblajeak sahisteko aldaketa batzuk sartu ditugu. Pasa den urtean bezala, errepide nagusia sahiestuz eta alde zaharreko kaleak zeharkatuz.  Sailkapena lehiatuko duten horietatik haratago, gure nahia da jendeak kirola eginez agurtzea urtea. Horretarako, iruditzen zaigu egin beharreko distantzia egokia dela. Lasterketa leloa jarraituz, ondo bukatzeko, helmuga gunean,  Azpeitiko taberna desberdinetako pintxoak banatuko ditugu, zenbait edari freskagarri eta nola ez giro ona ez da faltako!

DORTSALAK ETA TXIPA:

Txipa dortsalean izango duzue; Dortsalak lasterketa aurreko egunean eta egunean bertan banatuko dira Azpeitiko Berdura Plazan: abenduak 30 larunbata eta abenduak 31 igandea. Egunean bertan goizeko 10:00tan hasiko gara eta proba hasi baino ordu erdi lehenago arte banatuko ditugu. Aurten 800 dortsal izango ditugu, ez da aurreneko aldia izango dortsalak agortzen direna; ondorioz, ez egon azken unera arte izena emateko zain.

DUTXAK ETA KONSIGNAK:

Dutxak Izarraitz pilotalekuan izango dira, irteera gunetik 100 metrora. Arropak uzteko aukera ere bertan izango duzue.

IZEN EMATEAK:

Aurten izen emateak web honen bidez egin ahalko dira: www.kirolprobak.com. Hain zuzen ere, 7€, 10€, (Kamiseta gabe), 12€ edo 15€ (kamisetarekin) ordainduta. Aurten izen ematea kamiseta gabe egiteko aukera ipini dugu. Gogoratu aukera hau hartu ezkero, ez dela kamiseta oroigarririk emango.

 Internet bidezko, izen ematea abenduaren 29an, 23:59tan itxiko da aurrez 900 parte hartzailetara iristen ez badira.

Haurrak 2007tik aurrera jaiotakoak badira, Lasterketa Irekian har dezakete parte; Aldiz, hortik atzerakoek gainerakoekin batera irten ahalko dute Lasterketa Herrikoian.

SARIAK:

Urtero bezala sari desberdinak izango dira lehen sailkatuentzat.