Informazioa - XX AZPEITIKO SAN SILBESTREA

XX. Azpeitiko San Silbestre proba

 

20. urtez, Azpeitiko kaleetan zehar San Silbestrea izango dugu aurten ere. Azpeitiko plazatik hasi eta bertan bukatuko dira probak. Urteari amaiera modu bikainean emateko aukera izango dugu denok, era berean, jaia eta kirola uztartuz.

 

Aurten ere, bi lasterketa izango ditugu:

 

LASTERKETA IREKIA: 11:30

Lasterketa irekiak ez du sailkapenik izango, ez eta izen ematerik. Inklusioaren aldeko korrika saioa izango da, eta aukera bikaina iruditzen zaigu, besteak beste, haurrek beren gurasoekin parte hartzeko, korrika inoiz egin ez duen jendea une batez hartan aritzeko eta inklusioaren aldeko aldarri honetan norbere aletxoa jartzeko. 600 metroko jai bat izatea nahi dugu, denok elkarrekin korrika eginez gozatzeko Azpeitiko alde zaharreko kaleetan barrena.

 

LASTERKETA HERRIKOIA: 12:00

5,8km dituen proba izango da. Zirkuito bati bi bira eman behar zaizkio lasterketa osoa egiteko. Izen ematea www.kirolprobak.com web-orrian bidez egin ahal da; izan ere, jada eman daiteke izena bertan. Sailkapena lehiatuko duten horietatik harago, gure nahia da jendeak kirola eginez agurtzea urtea. Horretarako, iruditzen zaigu egin beharreko distantzia egokia dela. Bestalde, blog honetan bertan aurkitu ditzakezue, nahiz eta inoiz korrikarik ez egin, lasterketa hau prestatzeko balio dezaketen entrenamenduak: http://xeyeat.blogspot.com.es/2015/09/san-silbestrerako-entrenamenduak.html

 

DORTSALAK ETA TXIPA:

Txipa dortsalean izango duzue; beraz, ez duzue arduratu beharrik txiparekin. Dortsalak lasterketa aurreko egunean eta egunean bertan banatuko dira Azpeitiko Berdura Plazan: abenduak 30 osteguna eta abenduak 31 ostirala. Egunean bertan goizeko 10:00tan hasiko gara eta proba hasi baino ordu erdi lehenago arte banatuko ditugu. Aurten 700 dortsal izango ditugu, ez da aurreneko aldia izango dortsalak agortzen direna; ondorioz, ez egon azken unera arte izena emateko zain.

 

DUTXAK ETA KONSIGNAK:

Dutxak Izarraitz pilotalekuan izango dira, irteera gunetik 100 metrora. Arropak uzteko aukera ere bertan izango duzue.

 

IZEN EMATEAK:

Aurten izen emateak web honen bidez egin ahalko dira: www.kirolprobak.com. Hain zuzen ere, 9€ ordainduta. Internet bidezko, izen ematea abendearen 28an, 23:59tan itxiko da. Hortik aurrera, abenduak 30ean eta 31an, izen emateko aukera izango da Berdura Plazan 15€ ordainduta.

Haurrak 2007tik aurrera jaiotakoak badira, Lasterketa Irekian har dezakete parte; Aldiz, hortik atzerakoek gainerakoekin batera irten ahalko dute Lasterketa Herrikoian.

 

SARIAK ETA ZOZKETAK:

Aurreneko hiru gizonezko eta emakumezkoentzako sariak banatuko ditugu; baita aurreneko Azpeitiarrentzako eta Azkoitiarrentzako, eta, parte hartzaile dene artean, zozketa ugari egingo ditugu. Gure nahia inor etxera esku hutsik ez joatea da.