Informazioa - X.LASTERBIDEAN ABADIÑO

ARAUDIA: X. LASTERBIDEAN

Aurten X. Lasterbidean herri lasterketa antolatu da 2024ko Ekainaren 15ean Abadiñon.

Bi lasterketa izando dira, txiparekin kontrolatutako 10 km-takoa bata eta 2-3 km-tako herrikoiagoa bestea.

Horiez gain oinezko martxa bat egongo da lasterketa luzearen ibilbide berdina egingo duena eta honen aurretik aterako dena.

I. IZEN EMATEA

Lasterketa luzea eta oinezko martxa:

Interneten bidez egin ahal izango da www.kirolprobak.com web orrian. Izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira eta aurten opari bezala kamiseta bat oparituko da.

Oinezko martxan 15 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango, baina izen ematea soilik egunean bertan egin ahal izango dute.

16 urtetik beherakoek lasterketa luzean parte hartzeko, bere arduradun den adin nagusiko norbaiten baimen idatzia eta sinatua aurkeztu beharko dute. Hauek ere egunean bertan eman beharko dute izena.

Maiatzak 25 arte izena ematen duten guztiek kamisetaren taila aukeratu ahal izango dute, hortik aurrerako izen emandakoek ez dute beraiek nahi duten taila bermatuta izango.

Egunean bertan izena emateko aukera ere egongo da goizeko 8:00etatik 10:30ak arte. Oinezko martxakoek kontutan izan dezatela beraien irteera aurretik burutzea izen ematea.

Lasterketa laburra:

Egunean bertan Abadiñon egokituko den gunean goizeko 8:00etatik 12:00ak arte, izena ematean 3 euro ordaindu beharko dira.

Oinezko martxan parte hartzen dutenek ez dute lasterketa laburrean ordaindu beharko.

II. DORTSALA

Lasterketa luzeko parte-hartzaileek soilik erabiliko dituzte dortsalak, hauek ekainak 14ean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta egunean bertan jaso ahalko dira 8:00 tatik 10:30 tara bitartean.

Dortsala bularrean ikusgarri eraman beharko da, bertan txipa egongo bait da.

III. SAILKAPENAK

Behin betiko sailkapena ezagutarazten denean interneten eskuragarri egongo da www.kirolprobak.com web orrian.

Sailkapena soilik lasterketa luzerako izango da, oinezko martxak eta lasterketa laburrek ez dute horrelakorik izango.

IV. DENBORAREN KONTROLA

CHAMPIONCHIP sistema erabiliko da, sistema honek denbora errealaren kronometrajea bermatzen du lasterkari bakoitzak irteera-marra zeharkatzen duenetik helmuga marra zeharkatzen duen arte.

Sistema hau korrikalariei banatuko zaien dortsalean itsatsita egongo da. Beraz partehartzaileak ez du ezer berezirik egin beharko.

Lasterketa luzcan erabiliko da bakarrik, laburrekoek eta oinezko martxakoek ez bait dute sailkapenik izango.

V. IRTEERA ORDUA ETA LEKUA

Oinezko martxa 9:00 etan hasiko da, lasterketa luzea 11:00etan hasiko da eta laburra 12:30etan. Bi lasterketak eta oinezko martxa Abadiñoko Txanporta plazan hasi eta bukatuko dira.

VI. ANOA POSTUAK

Hainbat edari-postu egongo dira ibilbidean zehar eta beste bat amaierako helmuga gunean.

VII. KONTROL ITXIERA

Bai oinezko martxak eta lasterketak egiteko beharrezko denbora utziko da, ondorengo ekitaldiei begira zentsuzko denbora batzuen barruan.

VIII. LASTERKETA LUZEKO SARI BANAKETA

Lasterketa luzeko parte-hartzaile guztiei kamiseta bat opari emango zaie dortsalarekin batera.

Sailkapen ofizialaren araberako lehenengo sailkatuei garaikur bat emango zaie, lehenengo 3 emakumezko eta 3 gizonezkoei.

Ez da sari ekonomikorik emango.

IX. MEDIKU ASISTENTZIA ETA ASEGURUA

Mediku-asistentzia eskainiko da ibilbidean zehar eta helmuga gunean anbulantzia zerbitzuekin konplementatuta.

Izena ematen duten lasterkariek aseguru pertsonal bat izando dute.

Horrez gain lasterketa babestuta egongo da erantzukizun zibileko aseguru batekin.

X. BAZKARIA

Lasterketa eta ekitaldia bukatu ondoren bazkari herrikoia egongo da txartela erosten duenarentzat Zelaieta herri eskolan.

Bazkarirako txartelak interneten bidez eta komunikatuko diren hainbat puntu fisikotan erosi ahal izango dira 18 euroren truke.

XI. KORRIKALARIENTZAKO GOMENDIOAK

1. Lasterketan parte hartu aurretik asterketa medikoa egitea gomendatzen da. Prestakuntza físiko zuzena egitea gomendatzen dugu.

2. Kontsigna zerbitzuan korrikalari bakoitzak poltsa bakarra uztea gomendatzen dugu, eta zehaztuko den ordutegi maximoaren aurretik jaso.

3. Ez hartu beharrezkoa duzunarena baino edari gehiago anoa postuetatik, gogoratu zure atzetik datozen korrikalariek ere beharko dutela.

Edalontzia eskaintzen den postuan, korrikan ari zarela edateko ohiturarik ez baduzu, geratu eta edalontzia bere lekuan utzi.

4. Esfortzuak ibilbidearen arabera dosifikatu behar dira. Hobe da garaiz erretiratzea ondoren damutzea baino eta laguntza behar ezkero eskatu bolondres edo beste korrikalariei.

5. Helmuga-marra zeharkatutakoan ez gelditu bertan eta aurrera egin, bolondresei kasu eginez, jende-pilaketa arriskutsuak ekiditeko.

6. Lasterketa korrika egiteko denbora muga batzuk jarri beharra daude egun osoko egitarauaren antolaketa bermatzeko. Ibilbidearen luzeraren eta gogortasunaren araberako denbora mugak zehaztu dira.

Ez baduzu zure burua denbora muga horien barruan egiteko gai ikusten, hobe lasterketa laburrera edo oinezko martxara apuntatzea.

XII. INGURUMENA ZAINTZEA

Ibilbidea probaren aurreko egunean markatuko da eta probaren biharamunean beranduenez batu. Probaren hurrengo astean ibilbide guztia berrikusiko da gera daitezkeen hondakinak bilduz.

Ibilbidea markatzeko erabiliko diren materialak biodegradagarriak izango dira.

Anoaguneetan gaikako bilketa egingo da eta ahal den guztia birziklatzea bermatuko da.

Parte-hartzaileren bat ingurunea kaltetzen (zaborren bat botatzen esaterako) ikusiz gero dortsal zenbakia hartu eta jarraian probatik kaleratzea suposatukodu.

XIII. PORTAERA ONARTEZINAK

Ez da ideologia,sexu edo identitateagatik korrikalaririk gutxiagotuko edo baztertuko, ez dira onartuko portaera arrazistak, homofoboak, lesbofoboak edo transfoboak.

Korrikalari guztiek egoera larrian edo beharrizanean dauden beste korrikalariei sorospena emateko betebeharra izango dute. Sorospena, abisua ez emateak edo laguntzari entzungor egiteak zuzenean kaleratzea eragingodu.

Lasterketako antolatzaileen eta bolondresen lana eta erabakiak errespetatu beharko dira, hauei kasu ez egiteak lasterketako sailkapenetik kanporatzea ekar lezake.

XIV. ANTOLAKUNTZAREN ESKUBIDEAK

Antolakuntza ez da arduradun parte hartzaileak izan ditzakeen lesio, istripu edo osasun arazoekiko, ala ere kontutan izan lasterkariek aseguru pertsonal bat izando dutela.

Antolakuntzak, lasterketan parte hartzen duten korrikalarien irudi eta bideoak erabili ditzake bere sare sozial, webgune edo beste hainbat ekintzetarako.

Antolakuntzak sarrera edo parte hartze eskubidea gordetzen du kasu bereziertarako ala erabakiz gero, beti ere aurretik aipatu bezala ez da ideologia,sexu edo identitateagatik korrikalaririk gutxiagotuko edo baztertuko

XV. ARAUDI HAU EZ BETETZEA

Araudi hau ez betetzeak, sailkapenaren ez agertzea ekarriko du eta antolatzaile taldeak ez du horren ondorioz sor daitzekeen arazoen ardura izango.

REGLAMENTO: X.LASTERBIDEAN

 

Este año se celebrará la décima edición de la carrera popular Lasterbidean el 15 de Junio de 2024 en Abadiño. Habrá 2 carreras una de 10 kilómetros cronometrada y otra de 2 kilómetros no cronometrada.

Además también habrá posibilidad de hacer la carrera andando en una marcha y saldrá antes de la carrera.

 

  1. INSCRIPCIÓN

 

Carrera larga: La inscripción solo se podrá realizar por Internet en la pagina web www.kirolprobak.compor 15 euros. Este año el regalo será una camiseta

 

Los menores de 15 años solo podrán inscribirse a la marcha el día de la prueba y para ellxs será gratuito. Los menores de 16 años podrán apuntarse a la carrera firmando una autorización por parte del tutor/a legal.

 

Las personas que se apunten antes del 25 de Mayo podrán elegir la talla de la camiseta, al resto no se les asegura que este la talla que soliciten.

 

El mimo día de la prueba también se podrán hacer inscripciones para ambas pruebas de 8,30 a 10,30, teniendo en cuenta que la marcha comenzará antes.

 

Carrera corta: La inscripción será el mismo día de la prueba desde la 8,30 hasta las 12.00 a la mañana y costará 3 euros. Los participantes de la marcha y de la carrera podrán correrla sin tener que pagar.

 

  1. DORSAL

 

Solo llevarán dorsal con chip lxs participantes de la carrera larga. Se recogerán el viernes 14 de junio de 18 a 20 o el mismo día de la prueba de 8,30 a 10,30 de la mañana. El dorsal se llevará en el pecho en un lugar visible.

 

III. CLASIFICACIÓN

 

Solo habrá clasificación para la carrera, esta estará disponible en la pagina web kirolprobak.com. Tanto la marcha como la carrera corta no tendrán clasificación.

 

  1. CONTROL DE TIEMPO

 

Se utilizará el sistema  CHAMPIONCHIP, este sistema cronometra el tiempo real que realiza cada participante desde que pasa la línea de salida hasta que pasa la línea de meta .Solo se utilizará en la carrera larga.

 

V.LUGAR Y HORARIO DE SALIDA

 

La marcha empezará a las 9:00, la carrera larga a las 11:00 y la carrera corta a las 12:30, todas  saldrán y acabarán de la plaza de Txanporta de Abadiño.

 

 

  1. AVITUALLAMIENTO

 

Habrá avituallamientos líquidos a lo largo del recorrido y al final de la prueba.

 

 

VII. CONTROL FINAL

 

Tanto las marchas como las carreras se les concederán el tiempo necesario para su realización teniendo en cuenta los siguientes actos previstos.

 

VIII. ENTREGA DE PREMIOS DE LA CARRERA LARGA

 

A todxs lxs participantes de la carrera larga se les entregará una camiseta.

 

Además se entregará un premio a lxs tres primeras clasificadas y a los tres primeros clasificados realizados por lxs represaliadxs vascxs. Siempre según la clasificación oficial (por orden de llegada a meta).

 

No habrá premios en metálico.

 

  1. ASISTENCIA MÉDICA Y SEGURO

 

Habrá asistencia médica a lo largo de la carrera y en la zona de la meta habrá una ambulancia.

 

Las personas que den su nombre para la carrera estarán cubiertas por un seguro personal.

 

Además la prueba dispone de un seguro de responsabilidad civil.

 

  1. COMIDA

 

Después de la carrera y el ekitaldi habrá una comida popular en la ikastola Zelaieta, los tickets para la comida tendrán un coste de 15 euros.

 

  1. CONSEJOS

 

  1. Antes de realizar la carrera es recomendable hacerse un reconocimiento médico. Se recomienda tener una mínima preparación física.

 

  1. Habrá servicio de consigna, cada participante podrá dejar una única bolsa

 

  1. Piensa en lxs que vienen por detrás en los avituallamientos y no malgastes el agua.
  2. El esfuerzo hay que dosificarlo según el recorrido, es mejor retirarse a tiempo.

 

  1. Al llegar a meta no hay que pararse para evitar riesgos de que se amontone la gente y se produzcan accidentes.

 

  1. Para realizar la carrera se recomienda que las carreteras estén el mínimo tiempo posible cerradas. Para lxs participantes que no se vean capacitadxs para la carrera larga se recomienda la corta

XII. MEDIOAMBIENTE

 

Se solicita que lxs participantes respeten el medioambiente reciclando todo tipo de residuos.

 

XII. COMPORTAMIENTOS INACEPTABLES

 

No se admitirán comportamientos racistas, sexistas, homófonos, lesbófobos y transfobos. Estos supondrán el abandono de la carrera y/o resto de actividades.

 

XIII. NO CUMPLIMIENTO DEL REGLAMENTO

 

El no cumplimiento del reglamento conllevará la descalificación de la carrera. La organización no asumirá las consecuencias del mismo.

Otros motivos por los que podrá ser descalificadx:

 

No realizar todo el recorrido.

No prestar ayuda al que la necesite.

Hacer caso omiso a la organización.

 

XIV. RESPONSABILIDAD

 

La/el participante exime a la organización de cualquier responsabilidad en caso de lesión y/o accidente.

 

  1. DERECHO DE ADMISIÓN

 

La organización se reserva el derecho de admisión en cada una de las actividades.