Información - VI. LEA ARTIBAI KLASIKOA

Lea Artibai Klasikoa, Lea Artibai eskualdea eta bere inguru zoragarriak bizikletan ezagutzeko aukera ematen die txirrindulariei. 2024 urtean Lea Artibai eskualdearen hegoaldean dagoen 500 biztanle inguru dituen Munitibar herrian hasiko da, Oiz mendiaren babespean.
Horretarako bi ibilbide antolatu ditugu; laburrak 77km eta 1323metroko desnibela izango dituen bitartean luzeak 118km eta 2193metroko desnibela izango ditu. Eskualdeari izena ematen dien “Lea” eta “Artibai” bi ibaien sorburu den OIZ mendiaren barrenean hasi eta inguruko errepide lasaietan barrena URDAIBAI BIOSFERA-ren edertasunak txirrindulariei egiten dion ongi etorriarekin gozatu ondoren, itsas ertzari itsatsita dauden kilometro politek sortzen duten argazki paregabearen partaide izateko aukera da  VI. LEA ARTIBAI KLASIKOA.

Itsas ertzean kresal usainak emandako energiarekin Bizkaiko bihotzean dagoen BIZKAIKO BEHATOKIAN (Galarregi Gaina) gora-behera ibiliko dira txirrindulariak ibilbidea bukatzeko.
VI. LEA ARTIBAI KLASIKA amaitzean parte hartzaileentzako eskualdeko jaki goxoekin prestatutako pintxoak egongo dira eta eskualdeko produktu ezberdinekin osatutako saskiak zozketatuko dira.