Lea Artibai Klasikoa, Lea-Artibai eskualdeak gordetzen dituen altxorrak ezagutzeko aukera ematen die bizikletan ibiltzea gustuko duten guztiei. Aurten gainera Lekeitialde-Silloniz Txirrindulari Elkartearen 50.urteurrena ospatzeko aukera izango dugu, zorionak eta urte askotarako.
Lea-Artibai eskualdeko paisaiaren edertasunak, mendi berde eta itsasoaren urdintasunak begiei ematen dien ikusgarritasunak, itsasoaren, zelaien eta baso ezberdinen usain gozoek sudurrean sortzen dituzten kilimek eta eskualdeko herrietako euskara ezberdinek belarrietan sortzen duten zirrarak, errepide sigi-sagatxoen etengabeko gorabeherek txirrindularien gorputzetan sortzen dituzten neke eta minak arintzen dituzte.
Eskualdeko errepideetan barrena bi ibilbide antolatu ditugu, laburrak 73km eta 1250metroko desnibela izango dituen bitartean luzeak 129km eta 2100metroko desnibela izango ditu. Irteera eta helmuga Lekeitioko plazan izango dira kresal usainetan murgilduta itsasoaren urdintasunari begira. Lea-Artibai Klasika-ko ibilbideak 2023ko Frantziako Tourrak lehen eta hirugarren etapetan igaroko dituen zatiak ditu, aukera paregabea munduko txirrindulari onenek igarotako errepideetatik ibiltzeko.
Lea Artibai Klasikoa amaitzean parte hartzaileentzako eskualdeko jaki goxoekin prestatutako pintxoak egongo dira indarrak berreskuratzeko eta eskualdeko produktu ezberdinekin osatutako saskiak zozketatuko dira.
Ausartu, animatu eta etorri. Horrela Bizkaiko ekialdean kokatuta dagoen Lea-Artibai eskualdea ezagutu, ukitu, ikusi, usaindu, dastatu eta gozatzeko aukera paregabea izango duzu 2023 ko irailak 24an ospatu den LEA-ARTIBAI KLASIKOA LEKEITIALDE-SILLONIZ 50. URTEURRENA zikloturista martxa. Zure zain gaude.
Lekeitioko irteera gunean elkar ikusiko garelakoan: