V. AMASA-VILLABONA BTT MARTXA mendi bizikleta martxa bat da. Honek esan nahi du, ez dela lehiaketa eta ez dela denborarik hartuko.
Irteera Villabonako Errebote plazatik izango da 2023ko Irailaren 23an goizeko 9:00tan, helmuga leku berean izango delarik.
Bi ibilbide izango ditu:
- IBILBIDE LUZEA 38KM +1300m
- IBILBIDEA MOTZA 28KM +1000m
Ibilbide luzea nahiz motza burutzeko ordu muga egongo da, eguerdiko 14:00ak arte hain zuzen ere. Ordu horretatik atzera antolakuntza ez da ezertaz kargu egingo.
Dortsalak egunen bertan banatuko dira Villabonako Errebota plazan, goizeko 8:00 tik aurrera.