Informazioa - MORKAIKOREN EGUNA 2025 ELGOIBARKO MENDI ITZULIA

37km inguruko luzera eta 2.000 metro inguruko desnibel positiboa du.

Ibilbidea eta track-a esteka honetan eskuragarri.

Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 10an (zapatua) ospatuko dugu eta aurreko urtetan bezala Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu. Aurten gainera bazkaria egongo da aukeran. Egunaren nondik norakoak web gunean aurki dezakezu:  www.morkaiko.eus


Morkaiko eguneko egitaraua hurrengoa izango da:

• Dorsalak jaso: 5:15-5:45. Morkaikoko lokalean. Bezperan, 18:30-20:00ak bitartean ere jaso ahalko da.
• Nagusiak 6:00 Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia).
• Haurrak 8:30 Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak). Hemendik joaten zaratenoi, San Pedron aparkatzea eskatzen zaizue eta ez Aubixako errepidean.
• Haurrak 12:15 Elgoibarko Itzulitxokoak Aiastiako (Sanmigel) anoan indarrak berrituko dituzte. Sanmigeletik denak batera jaitsiko gara. Haurrak ezingo dira bakarrik jaitsi.
• Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan.  PARTE HARTZEKO OINARRIAK
• 14:00etatik aurrera elizako arkupeetan bazkaria. Itzuli edo Itzulitxoarako apuntatzerakoan bazkarira etorri nahi bada, izen ematearekin batera egin beharko da.


Info gehiago: morkaiko.eus