Informazioa - MORKAIKOREN EGUNA 2023 ELGOIBARKO MENDI ITZULIA

38km inguruko luzera eta 2.000 metro inguruko gorako desnibel positiboa du.

Ibilbidea eta track-a esteka honetan eskuragarri.

 

Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 13an (zapatua) ospatuko dugu eta aurreko urtetan bezala Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu.  Egunaren nondik norakoak esteka honetan aurki ditzakezue: MORKAIKOREN EGUNA

Egitaraua hurrengoa izango da:
  • Nagusiak 6:00 Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia).  Itzulia 10 ordutan egiteko taldea egongo da, adi plazan ¡!!
  • Haurrak 8:30 Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak).  Hemendik joaten zeratenori, San Pedron aparkatzea eskatzen zaizue eta ez Aubixako errepidean.
  • Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak Aiastiako (San Miguel) anoan indarrak berrituko dituzte.  San Migueletik denak batera jeisten hasiko dira, ezingo dira umeak bakarrik jeitsierari ekin.
  • Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan. PARTE HARTZEKO OINARRIAK

 

Info gehiago: morkaiko.eus