Informazioa - MONDRAN BIKE 2024 ARRASATEKO MTB MARTXA

Mondran Bike mendi bizikleta martxa bat da. Honek esan nahi du ez dela lehiaketa bat izango eta ez dela denborarik hartuko.

 

Irteera Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta plazatik (Garibai Hiribidea) izango da 2024ko irailaren 28an,  goizeko 9:00tan.

 

2 ibilbide izango ditu:

-ERREZA: 28KM +1000m

-ZAILA: 37KM +1600m

 

Ibilbidea edozein delarik, berau burutzeko ordu muga egongo da, eguerdiko 14:00ak arte hain zuzen ere. Ordu horretatik aurrera antolakuntza ez da ezertaz kargu egiten.

 

Ibilbideko markajea minimoa izango da, GPS a eramatea derrigorrezkoa izango delarik (track a emailez bidaliko da irailaren 26ean ).

 

Ibilbidean zehar anoa postua egongo da eta bukaeran bizikletak garbitzeko mangera, dutxak eta paella erraldoia egongo da.

 

Egunean bertan ez da izen ematerik onartuko.