Informazioa - MONDRAN BIKE 2022 ARRASATEKO MTB MARTXA

Mondran Bike mendi bizikleta martxa bat da. Honek esan nahi du ez dela lehiaketa bat izango eta ez dela denborarik hartuko.

 

Irteera Arrasateko Biteri plazatik izango da 2022ko irailaren 17an,  goizeko 9:00tan.

 

Hiru ibilbide izango ditu:

- IBILBIDE MOTZA: 30KM  +1000m Wikiloc | Ruta MONDRANBIKE 2022 MOTZA

- IBILBIDEA LUZEA: 39KM  +1350m  Wikiloc | Ruta MONDRANBIKE 2022 LUZEA

- EXTREM IBILBIDEA: 43KM +1600m  Wikiloc | Ruta MONDRANBIKE 22 EXTREM

 

Ibilbide edozein delarik, berau burutzeko ordu muga egongo da, eguerdiko 14:00ak arte hain zuzen ere. Ordu horretatik aurrera antolakuntza ez da ezertaz kargu egiten.

 

Ibilbideko markajea minimoa izango da, GPS a eramatea derrigorrezkoa izango delarik (track a emailez bidaliko da irailaren 15ean ).

 

Ibilbidean zehar anoa postua egongo da eta bukaeran bizikletak garbitzeko mangera, dutxak eta paella erraldoia egongo da.

 

Egunean bertan ez da izen ematerik onartuko.