ARAUDIA - IX. LASTERBIDEAN LASTERKETA

ARAUDIA: IX. LASTERBIDEAN

 

Aurten IX. Lasterbidean herri lasterketa antolatu da 2023ko Ekainaren 3an Amasa-Villabonan. Bi lasterketa izando dira txiparekin kontrolatutako 7,8 km bata eta 2,6 km herrikoiago bestea.

 

I.IZENA EMATEA

 

Lasterketa luzea: interneten bidez soilik egin ahalko da www.kirolprobak.com web orrian. Izena emateko 15 ordaindu beharko dira Maiatzaren 14 arte, data horretatik frogaren bi egun lehenago arte 18 euro izango da inskripzioa. Lasterketaren egunean 20 euro izango da.

Lasterketa motza: egunean bertan Amasa-Villabonan egokituko den gunena goizeko 9:00tatik 11:30 tara, izena ematean 3 euro ordaindu beharko dira.

 

II.DORTSALA

 

Lasterketa luzeko parte-hartzaileek soilik erabiliko dituzte dortsala, hauek egunean bertan jaso beharko dira 9:00tatik 10:45 tara, dortsala bularrean ikusgarri eraman behar da , bertan txipa dago eta.

 

III.MAILAK

 

Lasterketa luzea:

 

16 urtetik beherakoak ezin izango dute parte hartu.

 

Lasterketa motza:

 

Sailakapenik egongo ez denez , lasterketa honetan ez da maila bereizketarik egingo.

 

IV.DENBORAREN KONTROLA

 

Kirolprobak sistema erabiliko da, sistema honek denbora errealaren kronometrajea bermatzen du lasterkari bakoitzak irteera-marra zeharkatzen duenetik helmuga marra zeharkatzen duen arte.Bakarrik lasterketa luzcan erabiliko da.

 

V.IRTEERA ORDUA ETA LEKUA

 

Lasterketa luzea 11;00 tan hasiko da eta motza 12:15tan. Bi lasterketak Amasa-Villabonako plazan hasi eta bukatuko dira.

 

VI.ANOA POSTUAK ETA MEDIKU ASISTENTZIA

 

Edari-postuak egongo dira eta DYA zerbitzua ere egongo da.

 

VII.KONTROL ITXIERA

 

12.10tan helmugan controla itxi eta lasterketa bukatutzat emango da.

 

VIII.LASTERKETA LUZEKO SARI BANAKETA

 

Lasterketa luzeko parte-hartzaile guztiei opari emango zaie dortslarekin batera. Gainerako sari eta garaikurrak helmugan bertan banatuko zaizkie maila bakoitzeko lehenengo sailkatuei beti ere sailkapen ofizialaren arabera(helmugaratutako ordena) Euskal errepresiliatuek eginda.

 

IX.HELMUGAKO ZERBITZUAK

 

1.Txipen jasotzea

2.Kontsigna

3.Anoa postua

4.Dutxak

5.Ekitaldia

6.Sari banaketa

7.Bazkaria

8.Musika eta txozna

 

X.ASISTENTZIA ETA ASEGURUA

 

Mediku-asistentzia eskainiko da eta izena ematen duten lasterkariek aseguru bat izando duten.

 

XI.SAILKAPEN EGIAZTAGIRIA

 

Behin betiko sailkapena ezagutarazten denean interneten esuragari egongo da www.kirolprobak.com web orrian

 

XII.BAZKARIA

 

Lasterketa eta ekitaldia bukatu ondoren bazkari herrikois egongo da partaide-hartzaileentzat Kanpezuko frontoian.Bazkarirako txartelak interneten bidez eta taberna batzuetan erosi ahal izango dira 18 euro truke.

 

XIII.GOMENDIOAK

 

1.Lasterketan parte hartu aurretik asterketa medikoa egitea gomendatzen da.Prestakuntza físico zuzena egitea gomendatzen dugu.

2.Ekipajeak jaso eta emateko zerbitzua eskaintzea nahiko zeregin konplexua da.Korrikalari bakoitzak poltsa bakarra uztea gomendatzen dugu.

3.Ez da behar baino edari gehiago hart, atzetik datozen atletengan pentsatu behar da, ziur likido gehiago beharko baitute.Edalontzia eskaintzen den postuan lasterkariak korrika ari dela edateko ohiturarik ez badu, hobe du segundu batzuetan gelditzea.

4.Esfortzuak ibilbidearen arabera dosifikatu behar dira.Hobe da garaiz erretiratzea ondoren damutzea baino.

5.Helmuga-marra zeharkatutakoan ez da gelditu behar aurrera ibili behar da jende-pilaketa arriskutsuak ekiditeko.

6.Lasterketa korrika egitea gomendatzen errepidea ahalik eta denbora gutxien itxi behar izateko.Lasterketa luzea egiteko gai ikusten ez direnei laburra egitea gomendatzen da.

 

XIV.INGURUNUEA ZAINTZEA

 

Parte-hartzaileei ingurunearekin ahalik eta ardura gehien izateko esktzen diegu hondakinak botatzeko.

 

XV.PORTAERA BATZUK ONARTEZINAK

 

Ez dira onartuko portaera arrazistak, homofoboak, lesbofoboak edo transfoboak.

 

XVI.ARAUDI HAU EZ BETETZEA

 

Araudi hau ez betetzeak sailkapenaren ezetatzea ekarriko du eta antolatzaile taldeak ez du horren ondorioz sor daitzekeen arazoen ardura izando.

Beste kontu batzuk deskalifikatu izateko:

 

Lasterketaren ibilbidea osoa ez egitea

Lagunaza behar duenari ez ematea

Antolakuntzren jendeari kasu ez egitea

 

XVII.ARDURA

 

Partaideak antolakuntzari ardura guztia kentzen dio lesio edo istripuagatik.

 

XVIII.IRUDIAK

 

Antolakuntzak sortutako irudiak eta bideoak erabili dezake propagandarako.

 

XIX.SARRERA ESKUBIDEA

 

Antolakuntzak sarrera eskubidea gordetzen du kasu berezietarako.