Informazioa - IV. CIKAUTXO LEA ARTIBAI MARTXA ZIKLOTURISTA

IBILBIDEAN ALDAKETAK: Aurten leunagoa

Iazko ibilbide gogorrean aldaketa batzuk eginda, aurtengorako ibilbide berria prestatu dugu Berriatuko eta Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteok elkarlanean. Lea-Artibaiko ia herri denak zeharkatuz, itsasoa eta baserri bideak elkartuz, ibilbide paregabea da bizikleta gainean gozatzeko.

Bi ibilbide izango dira aukeran. Hasierako zatia denontzako da berdina eta behin Berriatura iritsita, indartsu dagoenak aurrera jarraitzeko aukera izango du beti ere antolakuntzak mugatutako denbora tartean sartu ezkero.

HAMEN BERTOKOA:

Lea-Artibain ekoiztutako produktuen aldeko apustua egiten ari gara eskualde mailan. Horregatik, parte-hartzaile denen artean bertoko produktuak banatu eta zozkatuko dira. 

ZAINTZA:

Zaindu ingurua, zaingu tropelkideak, zaindu antolatzaileak eta gozatu!

 

Laster arte!!!