Informazioa - III. LEA ARTIBAI KLASIKOA

Lea-Artibai eskualdea txikia da biztanle kopuruz, baina handia paisaien edertasunean eta bolondresez osatutako ekimenen antolakuntzan. Horregatik, eskualdeko bi txirrindulari elkartek (Markina-Xemein eta Berraitua) eta CIKAUTXO kooperatibak bat egin dugu (Azken honen 50. urteurreneko ekimenn barruan) III. Lea-Artibai Klasikoa antolatzeko.

Ibilbidea: Gogorra baina ederra!

Itsas hegaleko bidexkek eta baserri bideek bat egingo dute, eskualde osoan zeharkatuz, antolakuntzak proposatutako ibilbide gora beheratsuan barna! (Gure eskualdean ezin da ibilbide xamurrik egin jjj) Gogorra baina ederra!!!

Bi ibilbide egongo dira aukeran:

Laburra: 76 km, + 1200 m 

Luzea: 134 km, + 2200

Ibilbide berdina da hasierako 76km-etan. Ondoren, indartsu eta gogotsu dagoenak aurrera jarraitzeko aukera izango du, beti ere, denboren barruan sartzen baldin bada.

Hamen bertokoa:

Eskauldeko produktuen aldeko lanketa handia ari gara egiten, eta guk ere horren aldeko apustua egingo dugu. Bukaeran adibidez, bertoko produktuekin osatutako pintxoakbanatuko dira eta produktuen zozketa egingo da.

Anoa guneak:  Iruzubieta, 45.km  / Asterrika 95. km / Bukaeran Cikautxo kooperatiba parean

Zaindu ingurua, zaindu zure burua eta zaindu antolakuntza:

Txirrinduzaleentzako sortu dugun ekimena da, baina gogoratu ez dela lasterketa bat! ( Lekoizko kronoigoeran izango duzue giharrak estutzeko aukera!) Ibilbidean zehar errepide estuak, herriguneak...pasatuko dituzunez zaindu abiadura, denon onerako izango da eta! Eta batez ere, gogoratu antolakuntza bolondresez baina jende gogotsuz eta  esperimentatuz osatua dagoela. Zaindu gaitezen elkar, horrelako ekimenek gure lagunarteetan, gure herrietan, gure ekonomian eta gure autoestimuetan izan ohi dituen eragin baikorrak iraupena izan dezan urte luzez!

Goza bizikletak, gora bizitza!!!