I. GANBARRU ZIKLOTURISTA MARTXA

Azken berria:
TXIRRINDULARIARENTZAT GIDA.
miércoles, 25 de septiembre de 2024

Aupa txirrindulari!

 

Abadiñoko Ganbarru zikloturista klubak, Irailaren 28an antolatuko duen I. Ganbarru Martxa Zikloturistaren inguruko informazio zehatza helarazi nahi dizugu. Azpimarratu nahi dugu, gurea, MARTXA ZIKLOTURISTA ez konpetitibo bat dela. Horrek bere baitan hartzen dituen filosofia eta egiteko moduekin.

Ganbarru kluba, pertsona ezberdinak elkarrekin eta euskaraz bizikletan aritzeko helburuarekin sortu zen eta martxa honek ere, helburu hauek baditu. Izena eman duen txirrindulari orok ibilbidea zentzuzko denbora batean betetzeko modua izan dezan, abiadura eta denborak kontrolatuko dira, puntu jakin batzutan gutxieneko eta gehienezko denborak kontrolatuz.

 

Ibilbideko xehetasun garrantzisuenak hauek dira:

  • Martxa, goizeko 08:00tan abiatuko da, San Trokaz plazatik.
  • Trabakuako gaina arte, modu neutralizatuan burutuko da martxa.
  • Elgetako anoagunea, 10:00etan zabalduko da.

Elgetatik aurrera egiteko aukera 10:30tan zabalduko da.

  • Kanpazar gainetik pasatzeko gehienezko ordua, 11:30ak izango dira. Ordu hori baino beranduago pasatzen den txirrindularia, martxa laburrera bideratu beharko da Elorriorako bidea hartuz.
  • Kanpazar gainean banatzen dira ibilbide luze eta laburra. Horrelako seinaleak aurkituko dituzue ezkerrera (ibilbide luzea) edo eskuinera egiteko (ibilbide laburra)

 

Ibilbide luzea, ezkerrera egin eta Arrasate aldera egiten duen bidea.

Ibilbide laburra, eskuinera egin eta Elorrio aldera egiten duena

 

  • Durangoko Tabira auzoan, 14:00tatik aurrera, zuzenean Abadiñora bideratuko dira txirrindulariak, Larringaneko auzotik pasa gabe.
  • Larringaneko igoera oso igoera gogorra da. Igoera hasi aurretik, aukera egongo da zuzenean metarako (Abadiño) bidea hartzeko. Horrelako seinaleak aurkituko dituzue:

 

Larringan gainera igo eta Mendiolatik Abadiñora joateko

Zuzenean Abadiñora zuzentzeko

 

  • Ziklotursita martxa bukatzeko gehinezko orduan 14:30etan da.

 

Guzti hau posiblea izan dadin, antolakuntzak kotxe bat izango du aurrean. Txirrindulariak ezingo duelarik gainditu.

 

 

Martxan gaudela inongo asistentzia beharrik izanez gero, deitu telefono honetara: 615795185

 

 

 


Herriko gune garrantzitsuak

 

https://tinyurl.com/ganbarru-martxako-mapa

 


Zerbitzuak

Aparkatzeko hainbat aukera dago herriko erdigunean.

 

Komunak, honako gune hauetan:

  • Probalkeuan
  • Trinketean
  • Frontoian

 

Dorsal banaketa Probalekuan. Larunbata goizean kafea eskainiko da.

  • Ostirala (Irailak 27) 16:30 - 20:00.
  • Larunbata (Irailak 28) 06:30 - 07:45.

 

Martxan zehar, hiru anoagune izango dira:

  1. Elgetako kiroldegi atzean. https://maps.app.goo.gl/1Zfmt7BBDpCYEq2x7
  2. Legutioko erabilera anitzeko espazioan. https://maps.app.goo.gl/3Uhr2JmGTSVov8Dh8
  3. Helmugan, Txanporta plazan. https://maps.app.goo.gl/Nbe6p6nqVvG3h4ZW9

 

Bazkaria, probalekuan, arratsaldeko 15:00ean.


Ibilbideak

Ibilbide Laburra

 

Desnibela: 1.320 metro Kilometroak: 75 km

Xehetasun gehiago: https://martxa.ganbarru.eus/ibilbide-laburra/

 

Ibilbidearen Tracka: https://martxa.ganbarru.eus/wp-content/uploads/2024/09/ibilbide_laburra.gpx

Ibilbide Luzea

 

Desnibela: 2.260 metro Kilometroak: 120 km

Xehetasun gehiago: https://martxa.ganbarru.eus/ibilbide-luzea/

 

Ibilbidearen tracka: https://martxa.ganbarru.eus/wp-content/uploads/2024/09/ibilbide_luzea.gpx

 

 


 

INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO: martxa.ganbarru.eus

 

 

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik eta Abadiñon elkar ikusiko dugulakoan, besarkada batekin agurtzen gara.

 

 

 

Abadiñoko Ganbarru Txirrindulari Taldie

Inskripzio epea
itxita dago
Kirol probaren inskripzio epea %-an amaitu zen domingo, 22 de septiembre de 2024, 23:59
Kirol proba
hau dagoenekoz ospatua dago
Kirol proba %egunean ospatu zen sábado, 28 de septiembre de 2024, 8:00
I. GANBARRU ZIKLOTURISTA MARTXA - Inskriba zaitez

Kirol probaren informazioa

Zenbatekoa Ciclismo
Kirol-espezialitatea Ciclismo, Cicloturismo
Izena emateko epea Del a las al a las
Probaren helbidea a las
lokalizazio San Trokaz Plaza , 48220 Abadiño (Bizkaia), Espainia
Antolatzaile ABADIÑOKO GANBARRU TXIRRINDULARITZA KLUBA

Ekitaldiaren deskribapena

Irteera lekua: Abadiño - Zelaieta, Santrokaz enparantza (udaletxeko pareko plaza) Helmuga: Abadiño - Zelaieta, Gaztañodi.

Udalerria