Informazioa - GORLARA I  IGOERA ZIKLOTURISTA, PELLO GARITANO OROIGARRIA

Informazioa - GORLARA I IGOERA ZIKLOTURISTA, PELLO GARITANO OROIGARRIA

Pello Garitano ihaz hil zen eta ziklismoan egindako lanari aitortza egin nahi diogu Lokatza ZEtik. Horretarako zikloturista froga antolatu dugu, nahi duen edonori begira. Ibilbidea motza baina aldapatsua izango da, Izan ere, San Martin plazatik hasi eta Bidekurutzetan San Pedro kalea zuzen hartuta Burdiñateruntz joko du tropelak. Handik Gorlara dena aldapa gora izango da. Izaera herrikoiak tartea izango du, nola ez, Pelloren izaera herrikoa izan baita beti. Hori dela eta banaka izen emateaz gain, kuadrillaka izena emateko aukera ere egongo da (lauko kuadrilak). Mozorroek ere frogan presentzia izatea eskertuko genuke, Pellori asko gustatzen baitzitzaion mozorrotzea.
Izen ematea otsailaren 18an zabalduko da eta martxoaren 22 arte egongo da aukera. Federatuek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta ez federatuek 8 euro. www.kirolprobak.com webgunean izango da izen emateko lekua.
Babesle nagusi moduan Bergarako Udala dago eta herriko hainbat kolaboratzaile izango ditugu. Hauen artean bizikleta denda, jatetxe, harategi, pasteleri, nekazalturismo, optiko, hortz klinika eta abar daude. Hauek euren produktuak partehartzaileen artean zozketatzeko eman dituzte frogari. 
Aipagarria eta eskertzekoa da izan dugun erantzuna. Hemendik aurrera jendea animatzea besterik ez da gelditzen.
SARIAK
KUADRILENTZAT
- Infernokoan bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Etxagi bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Torrekua bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Venti bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Batzoki bazkai 4 pertsonentzat
- Zumelaga bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Depor taberna bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Pol Pol bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Laino bazkai/afaria 4 pertsonentzat
- Arrano bazkai/afaria 4 pertsonentzat
BANAKAKOENTZAT (Kuadriletan apuntatzen direnak ere sartuko dira zozketa honetan)
- I2: Bizikleta bat
- Igartuak: erropak eta konponenteak
- Torrekua bazkai/afaria 2 pertsonentzat
- Pol Pol bazkai/afaria 2 pertsonentzat
- Sirimiri bazkai/afaria 2 pertsonentzat
- Euxebio bazkai/afaria 2 pertsonentzat
- Azpeitxi bazkai/afaria 2 pertsonentzat
- Tartufo bazkai/afaria 2 pertsonentzat
- Optika Manso eguzkitako betaurrekoak
- Clinica dental Aramburu: Hortz zuriketa
- Ninfa bi bale 50 eurokoak
- Lamaiño nekazalturismoa 2 pertsonentzat lo + gosaria
- Larrañaga gozodenda tostoi + erreilenoak
- Reizabal gozodenda tostoi + erreilenoak
- Mujika gozodenda tostoi + erreilenoak
- Ekilur parafarmazia 3 lote
- Doitu masajea
- Bedelkar 2 bono 50 eurokoak
ERABAKITZEKO
- Gorka Harategia
- Leturia Harategia
- Urzelai Harategia
- Miner ardo estutxea