ARAUDIA - ATAUNGO HIRU AUZOTAKO KORRIKALDIA XLII MANTZAREN OROIMENEZKOA
ARAUDIA
- ARTIKULUA
Ataungo atletismo taldeak, Ataungo Udalen laguntzarekin XL. Hiru Auzotako XLI Mantzaren oroimenezkoa antolatu du 2022ko urriaren 30ean, goizez.
Ataungo San Martingo plazatik aterako da lasterketa goizeko 11:00-etan ohiko ibilbidea egiteko, San Gregoria eta Aiatik pasatuz, eta helmuga San Martingo plazan udaletxe parean izango da, 17,3 km-ren ondoren.
- ARTIKULUA.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Nahi duenak har dezake parte lasterketa honetan, bereizketarik gabe: kategoria, sexua edo nazionalitatea, atleta federatua izan ala ez. Adinari dagokionez, 2006 urtean edo lehenago jaiotakoek bakarrik ahal izango dute parte hartu. 2006ean edo goizago jaiotakoek gurasoen baimena izan beharko dute.
300 lasterkarik baino ez dute parte hartuko.
Lasterkari bakoitzak erantzukizun osoa du lasterketan eta probari aurre egiteko adinako egoera fisikoa duela bermatuko du.
- ARTIKULUA.- INSKRIPZIOAK
Izen emateak irailaren 22 an irekiko dira.
Inskripzioaren prezioa: 12 € (lasterketa bertan behera geldituko balitz, 10€ bueltatuko dira, antolaketa gastuak kendu eta gero (2€).
3.1- IZENA EMATEKO MODUA
Izen-ematea on-line irekiko da www.kirolprobak.com helbidean, eta urriaren 28an, 22:00etan amaituko da. EGUN BEREAN EZINGO DA IZENA EMAN.
- ARTIKULUA.- DORTSAL A JASOTZEA
Dortsal guztiak irteera eremun entregatuko dira zuzenean:
Nahitaezkoa da NANa aurkeztea, dortsala jasotzeko.
- ARTIKULUA.- LASTERKARIAREN POLTSA
Lasterkariaren poltsa lasterketa amaitzean emango da.
- ARTIKULUA.- DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIAK
Atleta guztiek epaileen esanetara egon beharko dira probaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik, alegia, 11:00-ak baino 5 minutu aurretik.
Frogaz kanpo uzteko arrazoiak honako hauek izango dira:
- Ibilbide osoa ez egitea.
- Dortsalaren publizitatea aldatu edo ezkutatzen badute.
- Dortsala beste lasterkari bati esleituta eramatea.
- Edizio honetarako esleitutako jatorrizko dortsala ez eramatea.
- Helmugan dortsalik gabe sartzea.
- Epaileen edo antolakuntzako langileen jarraibideei kasurik ez egitea.
- ARTIKULUA.- LAGUNTZA MEDIKOA
Laguntza medikoa izango da ibilbidean zehar, baita helmugan ere. Antolakuntzak lasterkariei gomendatzen die azterketa medikoa egitea proba egin aurretik, parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuz lasterketetatik erator daitezkeen kirol jardueraren arriskuak.
- ARTIKULUA.- PARTE-HARTZAILEEN ASEGURUA
Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza izango du indarrean dagoen legeriaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batek babestuko ditu kirol aktibitatearen garapen zuzenaren ondorioz gertatzen direnean, eta ez sekula jokaera okerretatik datozenak, ezta lasterketara joan eta itzultzean gerta daitezkeenak ere.
- ARTIKULUA.- IRUDI-ESKUBIDEAK ETA DATU-LAGAPENA
Parte hartzaileek izen-ematea formalizatzeagatik honako hau onartzen dute:
Araudia onartzen dute eta baimena ematen diote Ataungo atletismo taldeari bere kabuz edo hirugarren erakundeen bidez, informatikoki eta soilik kirolari lotuta erabiltzen direnean, sustapenerako edo merkataritzarako, datu pertsonalak eta probaren barruko irudia, argazki, bideo eta abarrak erabiltzeko. Ados datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenarekin, parte-hartzaileak bere fitxeroetara sarbidea edukiko du edukiak erabat edo partzialki eraldatu edota ezabatzeko. Eskubide hori erabiltzeko, idatziz eskatu beharko da Ataungo atletismo taldearen helbidera elektronikora.
akeatletismoa@gmail.com
Aurreikusi gabeko guztia IAAF araudiaren arabera aztertuko da.
APARKALEKUAK
Antolakuntzako ibilgailuentzako aparkalekuak prestatuko dira, osasun arloko langileentzat, eta Ertzaintzarentzat, eta aparkaleku publikoetara iristeko jarraibideak kartelen bidez adieraziko dira.
SAILKAPENAK
Ez da paperean sailkapenik izango. Proba bukatutakoan, www.kirolprobak.com gunean eta klubaren webgune eta sare sozialen bidez helaraziko dira ahal bezain laster.