ARAUDIA - ATAUNGO HIRU AUZOTAKO KORRIKALDIA XL MANTZAREN OROIMENEZKOA
ARAUDIA
- ARTIKULUA
Ataungo atletismo taldeak, Ataungo Udalen laguntzarekin XL. Hiru Auzotako XL Mantzaren oroimenezkoa antolatu du 2021ko urriaren 31n, goizez.
Ataungo San Martingo plazatik aterako da lasterketa goizeko 11:00-etan ohiko ibilbidea egiteko, San Gregoria eta Aiatik pasatuz, eta helmuga San Martingo plazan udaletxe parean izango da, 17,3 km-ren ondoren.
Musukoa nahitaezkoa izango da beti, irteera hartu arte. Dortsal-bilketan eta beroketan (segurtasuneko 1.5 m distantzia une oro gordez) eta aurretik irteera gunean jarri arte. Behin irteera gunean bakoitza bere lekuan jartzen denean kendu ahal izango dute musukoa eta horretarako jarritako edukiontzietan bota, eta inoiz ez lehenago.
Proba amaitu eta helmugara iritsitakoan musukoa emango zaie korrikalariei lasterkarien poltsan, hornigaiekin batera, bertan jar dezaten.
Helmugatik alde egin behar da lasterketa amaitutakoan aglomerazioak saihesteko eta pertsonen arteko distantzia bermatu ahal izateko.
- ARTIKULUA.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Nahi duenak har dezake parte lasterketa honetan, bereizketarik gabe: kategoria, sexua edo nazionalitatea, atleta federatua izan ala ez. Adinari dagokionez, 2006 urtean edo lehenago jaiotakoek bakarrik ahal izango dute parte hartu. 2006ean jaiotakoek gurasoen baimena izan beharko dute.
Pertsona hauek ezin izanen dute parte hartu:
- COVID-19 delakoari lotutako edozein sintomatologia izatea (eztula, sukarra, 37° baino gehiago, arnasteko zailtasuna)
- COVID-19 delakoak eragindako pertsonekin kontaktuan egon izana lasterketa baino 14 egun edo gutxiagora.
- Arrisku talde batean egotea, haurdunaldiagatik edo gaixotasun medikoak izateagatik (hipertentsio arteriala, bihotz-hodietako gaixotasunak , diabetesa, biriketako gaixotasunak, minbizia edo immunodepresioa, besteak beste).
300 lasterkarik baino ez dute parte hartuko.
Lasterkari bakoitzak erantzukizun osoa du lasterketan eta probari aurre egiteko adinako egoera fisikoa duela bermatuko du.
- ARTIKULUA.- INSKRIPZIOAK
Izen emateak irailaren 17an irekiko dira.
Inskripzioaren prezioa: 12 € (lasterketa bertan behera geldituko balitz, 10€ bueltatuko dira, antolaketa gastuak kendu eta gero (2€).
3.1- IZENA EMATEKO MODUA
Izen-ematea on-line irekiko da www.kirolprobak.com helbidean, eta urriaren 29an, 22:00etan amaituko da. EGUN BEREAN EZINGO DA IZENA EMAN.
- ARTIKULUA.- DORTSAL A JASOTZEA
Dortsal guztiak irteera eremun entregatuko dira zuzenean:
Nahitaezkoa izango da maskararen erabilera dortsala jasotzeko eta aldez aurretik tenperatura neurtuko da. Ez zaie proban parte hartzeko aukera emango 37º-tik gorako tenperatura eman dutenei. Dortsala ez zaie emango eta iskripzioaren zenbatekoa itzuliko zaie. Nahitaezkoa da NANa aurkeztea, dortsala jasotzeko.
- ARTIKULUA.- LASTERKARIAREN POLTSA
Lasterkariaren poltsa lasterketa amaitzean emango da. Helmugan musukoa emango zaie proba bukatutakoan derrigorrez jarri beharko dutena.
- ARTIKULUA.- DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIAK
Atleta guztiek epaileen esanetara egon beharko dira probaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik, alegia, 11:00-ak baino 5 minutu aurretik.
Frogaz kanpo uzteko arrazoiak honako hauek izango dira:
- Ibilbide osoa ez egitea.
- Dortsalaren publizitatea aldatu edo ezkutatzen badute.
- Dortsala beste lasterkari bati esleituta eramatea.
- Edizio honetarako esleitutako jatorrizko dortsala ez eramatea.
- Helmugan dortsalik gabe sartzea.
- Epaileen edo antolakuntzako langileen jarraibideei kasurik ez egitea.
- ARTIKULUA.- LAGUNTZA MEDIKOA
Laguntza medikoa izango da ibilbidean zehar, baita helmugan ere. Antolakuntzak lasterkariei gomendatzen die azterketa medikoa egitea proba egin aurretik, parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuz lasterketetatik erator daitezkeen kirol jardueraren arriskuak.
- ARTIKULUA.- PARTE-HARTZAILEEN ASEGURUA
Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza izango du indarrean dagoen legeriaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batek babestuko ditu kirol aktibitatearen garapen zuzenaren ondorioz gertatzen direnean, eta ez sekula jokaera okerretatik datozenak, ezta lasterketara joan eta itzultzean gerta daitezkeenak ere.
- ARTIKULUA.- IRUDI-ESKUBIDEAK ETA DATU-LAGAPENA
Parte hartzaileek izen-ematea formalizatzeagatik honako hau onartzen dute:
Araudia onartzen dute eta baimena ematen diote Ataungo atletismo taldeari bere kabuz edo hirugarren erakundeen bidez, informatikoki eta soilik kirolari lotuta erabiltzen direnean, sustapenerako edo merkataritzarako, datu pertsonalak eta probaren barruko irudia, argazki, bideo eta abarrak erabiltzeko. Ados datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenarekin, parte-hartzaileak bere fitxeroetara sarbidea edukiko du edukiak erabat edo partzialki eraldatu edota ezabatzeko. Eskubide hori erabiltzeko, idatziz eskatu beharko da Ataungo atletismo taldearen helbidera elektronikora.
akeatletismo@gmail.com
Aurreikusi gabeko guztia IAAF araudiaren arabera aztertuko da.
Lasterketarekin lotura duen norbait (lasterkaria, antolatzailea, bolondresa) positiboa bada COVID-19 test batean lasterketa ospatu eta bi asteren barruan, antolakuntzak osasun arloko agintariei jakinaraziko dizkie kontaktuak izan direnen datuak.
COVID 19. ANTOLAKUNTZAREN PROTOKOLOA
Dokumentu hau Ataunen dagoen osasun-egoeraren eboluzioaren ondorioz alda daiteke. Probaren antolatzaileak izendatzen duen pertsonaren ardura izango da protokolo osoa betetzen dela ziurtatzea.
ANTOLAKETA
Antolakuntzako taldekide guztiak, boluntarioak, ibilbideko ibilgailuetako langileak, osasun-langileak, etab. musukoa erabili eta gorputzeko tenperatura kontroletik pasa beharko dute.
APARKALEKUAK
Antolakuntzako ibilgailuentzako aparkalekuak prestatuko dira, osasun arloko langileentzat, eta Ertzaintzarentzat, eta aparkaleku publikoetara iristeko jarraibideak kartelen bidez adieraziko dira.
IRTEERAN ETA HELMUGAN
Antolakuntzako langileek uneoro zaindutako bi eremu handi hesien bidez zehazkatuko dira,bai irteerakoak bai helmugakoak, eta antolakuntzako langileak direnak bakarrik sartu ahalko dira eremu horietara, ikusleentzat erabat debekatuta eta zainduta egongo delarik sarrera. Ikusleek nahitaez erabili beharko dute musukoa. 1,5 metroko segurtasun neurria pertsona bakoitzaren erantzukizuna izango da.
Antolakuntzak boluntarioak izango ditu uneoro adierazitako distantziari eusteko eta musukoa egoki erabiltzeko.
Megafoniaz gogoratuko da jendeak segurtasun-tartea eta musukoa behar bezala erabili behar duela.
Megafonia bidez eta langile boluntarioen bidez jendeari gomendatuko zaio ibilbidean sakabanatzea, proba ikusteko eta aglomerazioak txikiak saihesteko, pertsona bakoitzaren erantzukizuna dela gogoraraziz.
Proba bukatutakoan, megafoniaz adieraziko da publikoak helmuga eta inguruak ahal bezain laster utz ditzala.
LASTERKETAN
Antolakuntzak megafonoaren eta lasterketaren kotxeen bidez atletek beraien artean mantendu behar duten distantziaz informatuko dute eta uneoro hamar pertsona baino gehiagoz osatutako taldeak sahiestuko dira.
SAILKAPENAK
Ez da paperean sailkapenik izango. Proba bukatutakoan, www.kirolprobak.com gunean eta klubaren webgune eta sare sozialen bidez helaraziko dira ahal bezain laster.
ALDAGELAK ETA DUTXAK
Ez da aldagelarik ez dutxarik izango, eta atletei gomendatzen zaie arropa berarekin etorri eta alde egitea berehala, helmuga eta inguruak ahal bezain laster garbi uzteko.