Inskripzio prozezua

  • The registration period to 23. AZPEITIKO SANSILBESTRIE will end on Saturday, December 21, 2024 23:59h.
  • Maximum registration number: 1400
  • Confirmed registrations: 1122
  • Payment pending registrations: 0
procesando
Antolakuntzaren oharrak

Azpeitiko kaleetan zehar, urtero bezala eta 23. urtez, ospatuko dugu Sansilbestrie. Irteera eta amaiera Azpeitiko plazan izango dira, baina adi, aurten ibilbidean aldaketak egongo dira!

LASTERKETA IREKIA: 11:00

Lasterketa Irekia Txolarte elkartearekin, Marea Urdina eta Gautena elkarteekin elkarlanean antolatzen dugu, inklusioa bultzatuz jai giroko lasterketa bat eskaintzeko. Ez du sailkapenik ezta izen ematerik ere, eta haurrek gurasoekin edo korrika inoiz egin ez dutenek esperientzia probatzeko aukera paregabea da. 300 metroko jai-giroko lasterketa bat izan nahi dugu, non denok elkarrekin korrika egiteaz gozatuko dugun. Denok gonbidatuta zaudete inklusioaren aldeko ekimen eder honetan parte hartzera!

LASTEKETA MOTZA:11:30ean, 3km (12 urtetik gorakoentzat)

LASTERKETA NAGUSIA: 12:00etan (14 urtetik gorakoentat)

DORTSALAK ETA TXIPA

Txipa dortsalean dagoenez, ez duzu txipaz arduratu beharrik. Dortsalak lasterketa egunean edo aurreko egunean jaso ahal izango dira Azpeitiko Azoka Plazan:

  • Abenduak 30, astelehena: 17:00 - 20:00
  • Abenduak 31, asterartea: 10:00etatik proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte.

Aurten 1000 dortsal daude. Ez geratu azken unera izena emateko, dortsalak agortu ohi dira!

DUTXAK ETA KONSIGNAK

Dutxak Izarraitz pilotalekuan egongo dira, irteera gunetik 100 metrora. Arropak uzteko gunea ere bertan izango da.

IZEN EMATEAK

Aurten ere izena emateko aukera kirolprobak.com webgunean dago, 10€ ordainduta. Internet bidezko izen ematea abenduaren 29an itxiko da edo dortsalak betetzen badira lehenago!

Haurrek: 2012tik aurrera jaiotakoak Lasterketa Irekian parte har dezakete. Hortik atzerakoak, aldiz, Lasterketa motzean 12 urtetik aurrera edo lasterketa nagusian 14 urtetik aurrerakoentzat.

SARIAK

Urtero bezala, kategoria ezberdinetako irabazleentzat garaikurrak banatuko dira. Parte-hartzaile guztientzat amaieran anoa-gune berezi bat izango dugu, azken urteetan bezala.

ARAUDIA

Izena ematen duen orok araudia onartzen du; beraz, bertan agertzen diren xehetasunak ezagutzea gomendatzen da.

IBILBIDEA

Irteera eta helmuga Azpeitiko Plaza Nagusian izango dira. Herriko inguruan dagoen zirkuituari hiru itzuli eman behar zaizkio, guztira 6 km osatuz.

AMAIERAKO ANOA-GUNEA

Helmugara iristean, parte-hartzaile guztiek izango dute ura, Kaiku produktuak, hainbat edari eta pintxo bat dastatzeko aukera.

Posibilitate bat aukeratu
Cancel
Cancel
Cancel
Cancel
Taldearen datuak

= beharrezko atalak
Kudeaketaren gastuak:
Inskripzio prezioa:
Inkripzioaren prezio osoa:
Kreditu edo zor txartela

Kreditu edo zor txartela
(Kudeaketa gastuak kontutan harturik)